taldea lanean

Badakigu erraza dela norberaren ikuspuntuan itsutzea, eta hau ekiditeko, lan egiteko modu egokiena topatu dugu. Gorka Urra arduratu ohi da grabaketaren zatiaz, Beñat Igerabide nahasketaz, eta mastering prozesua berriro Gorka Urraren eskuetan erortzen da. Horrela lan eginda, prozesu bakoitzari freskotasunez aurre egitea lortzen dugu.

etxeko teknikariak

gorka urra

Grabazioa, Nahasketa, Mastering-a.

Gorka Urra soinu teknikaria, musikaria eta luthier-a da. Urteetan sokazko instrumentu, anplifikagailu edo pedalen fabrikazio, mantenu eta konponketez arduratu da. Berebiziko esperientzia du instrumentuen soinuen lanketan eta dohain berezia buruan duen soinu horretara iristeko beharrezkoak diren instrumentuen aukeraketa egiten. Hainbat musika taldeetan partaide da eta izan da. Kamera lanetan ere aritzen da, hainbat bideoklip grabatu eta editatu ditu. Bikaintasunerako joera naturala du.

Gorka Urra

beñat igerabide

Grabazioa, Nahasketa, Mastering-a.

Beñat Igerabide soinu teknikaria eta musikaria da. Hainbat musika taldetan parte hartu du eta AEB-etan soinu ikasketak egin ondoren bere estudioa sortu eta bere proiektua nahiz beste hainbat talderen lanak grabatzen aritu da urteetan. Esperientzia guzti horrek erraztasuna ematen dio musika piezen elementu bakoitzak izan beharko lukeen lekua erabakitzen.




Beñat Igerabide

lankidetzako teknikaria

Matthieu haramboure

Grabazioa, Nahasketa.

Belarri enpresaren buru da Matthieu eta lankidetza harremana du Lezoti Estudioarekin. Bere proiektuetariko asko Lezotin burutzen ditu.